antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2017/03/14

EMAKUME ERRESISTENTEAK (XII): CAMINO OSKOTZ, KOMUNISMOAREN ETA HEZKUNTZAREN BIDETIK

"Maistra, Alderdi Komunistakoa eta Nazioarteko Laguntza Gorriko kide; grina berak jositako hiru borroka esparru,  mugimendu memorialistatik  nabarmendu dutenez. Garesti ordaindu zuen  egindako bidea, ordea. “Erregimenarentzat arriskutsua zelako hil zuten Camino Oskotz; hirian barrena atxiloturik eraman zuten, pasieran, sufriarazteko, sari baten gisa, jendearen eskarmenturako”.

 
Ekintzaile politikoa izan zelako. Gorzako eskolan egiten zuen lanaren bidez etorkizun hobe baten aldeko arma bilakatu nahi izan zuelako hezkuntza. Konpromisoa hartu, eta jendaurrean defendatu zuelako; sutsuki, gainera. Horregatik atxilotu zuten Camino Oskotz, 1936ko uztailaren 31n; horregatik bortxatu zuten; eta horregatik hil zuten, urte bereko abuztuaren 10ean. Espetxetik atera, eta Urbasako Pilatoren Balkoira eraman zuten; handik behera bota omen zuten maistraren gorpua. 26 urte zituen; Alderdi Komunistakoa zen; UGT sindikatuko Hezkuntza Federazioko eta Nazioarteko Laguntza Gorriko kide; maistra errepublikazalea.

Camino Oskotzi buruzko memoria liburu batean jaso berri du Joseba Ezeolazak (Iruñea, 1979). Duela hamabost urte hasi zen Nafarroako Fusilatuen Senideen Elkartean lanean, eta denbora horretako gogoetak jaso ditu, maistrari buruzko zertzeladekin batera, Camino Oscoz y otras historias del 36 izenburuko lanean (Cenlit, 2017). Liburuaren bidez, “memoria historikoak emakumeekin duen zorra” kitatu nahi izan du Ezeolazak, batez ere. 1936. urte hartan, 47 hil zituzten Nafarroan. “Alargun, alaba, ama edo lagun gisa aurkeztu ohi ditugu emakumeok, baina orduko giro errepublikazalean protagonista eta ekintzaile ere izan ziren; gidari eta buruzagi”, nabarmendu du egileak.
 

Camino Oskotz aukeratu du Ezeolazak emakume ekintzaile eta gidari horien guztien ordezkari; emakume gaztea zelako, alde batetik; eta maistra lanetan ari zelako, bertzetik. Iruñean jaio zen Oskotz, 1910. urteko apirilaren 11n —12a agertzen da hainbat agiritan—. Hiriburuko Santo Domingo aldapako 29. zenbakian sortu zen, eta lau anai-arrebaren artean gazteena izan zen: Josefina eta Maria Pilar izan zituen ahizpa; eta Juan Antonio neba. Maisu izan zen azken hori, arreba bezala. 1936ko gerrak Iruñetik kanpo eraman zuen; Baigorrira, lehendabizi, eta, gero, Marseillara (Frantzia). Han zendu zen.

 

Iruñeko Kale Nagusiko teresarren ikastetxean aritu zen Camino Oskotz, eta, maistra bilakatu zenean, Gorzako eskola izan zuen lantoki, Zaraitzuko ibarrean. 1930. urtean, 280 biztanle zituen. “Pedagogia modernoaren aldeko jarrera agertu zuen Oskotzek”, azaldu du Ezeolazak. Egileak erantsi du Nafarroan egin zituztela ahaleginak, hezkuntzaren bidetik, “gizartean errepublikaren kultura zabaltzeko”, eta testuinguru horretan kokatu du, hain zuzen ere, 1932ko irailean egin zuten Aste Pedagogikoa. 750 maisu eta maistrak parte hartu zuten. “Maistrek, batez ere, rol oso garrantzitsua bete zuten, eskolaren esparruan berdintasunaren balioa ikusgarri bilakatu zutelako”, erran du liburuaren egileak.

 

Camino Oskotz izan zen maistra horietako bat. Izan ziren bertze anitz ere. Maria Dominguez aipatu du Ezeolazak, adibidez; hainbat hilabetez aritu zen Almandozko eskolan, eta, gero, 1933. urtean, Gallurko (Zaragoza, Espainia) alkate izendatu zuten. Julia Alvarez Resano nafarra nabarmendu nahi izan du Ezeolazak, halaber, gobernadore zibila izan zelako; bai eta Julia Alvarez ere, maistra, Oskotz bezala, eta UGT sindikatuko Nafarroako Hezkuntza Federazioko idazkari, 1932. urtean.

 

“Orotariko laidoak”

 

Maistra, Alderdi Komunistakoa eta Nazioarteko Laguntza Gorriko kide; grina berak jositako hiru borroka esparru, Ezeolazak nabarmendu duenez. Garesti ordaindu zuen egindako bidea, ordea. “Erregimenarentzat arriskutsua zelako hil zuten Camino Oskotz; hirian barrena atxiloturik eraman zuten, pasieran, sufriarazteko, sari baten gisa, jendearen eskarmenturako”.



Atxilotu zutenean, preso hartutako Galo Viergek Camino Oskotzekin egoteko aukera izan zuen, komisarioaren gelan zain zirenean, eta Los culpables izeneko bere liburuan jaso zituen ordukoak: “Gaztearekin hitz egiten hasi nintzen, ahapeka, eta nola atxilotu zuten azaldu zidan; hainbat falangistak hartu zutela erran zidan, eta beren egoitza nagusira eraman zutela, Nabarreria karrikan; han, orotariko laidoak pairarazi zizkioten. Malkoei eusten saiatu zen, eta negarrak etendako hitzen bidez kontatu zidan gero Ezker Errepublikanoaren egoitzara eraman zutela, Gazteluko plazan, falangistek bere egin baitzuten eraikina, altxamenduaren lehendabiziko egunetan. Han, falangistek inguratuta, Alderdi Komunistako kide izateagatik orotariko umiliazioak sufritu zituen, berriz ere; barre eta iseka artean, baso bat errizino olio edanarazi zioten; polizia etxean utzi zuten atxilotuta”.
Pio Baroja idazleak ere jaso zuen Camino Oskotzen berri, La guerra civil en la frontera liburuan, Ezeolazak azaldu duenez. “Barojak berak aipatzen du Oskotzek hainbat gutun idatzi ziola; pena da testu horiek gorde ez izana”. Barojaren testuak ondokoa dio: “1936ko hasieran gutunak idazten hasi zitzaidan; gutun horietan apaizen aurka agertzen zen, eta komunismoaren alde, sutsuki. Nire liburuak irakurtzen zituen neska gaixo horrek, eta uste zuen ni oker nintzela gogo komunistarekin bat ez egiteagatik. Maistra adoretsua eta ausarta zen”.
 
Barojak bere testuan jaso zuen, gainera, Victoriano Juaristi medikua saiatu zela Oskotz askatzeko bitartekari lana egiten: “Erran omen zion harro ez agertzeko, erran zezala damu zela, ager zedila atsegin, eta konfesioa har zezala, salbatzeko; neskak gomendio horiei ezetz erran zien, mespretxuz”.
Oskotzek 11 egun egin zituen kartzelan. Abuztuaren 10ean askatu zuten arte. Halaxe agertzen da espetxeko bere txostenean. Urbasako Pilatoren Balkoitik bota omen zuten maistraren gorpua. “Hori uste dugu, eta, Jimeno Juriok jasotako informazioa kontuan hartuta, hala izan omen zen; Bakedanon lurperatuko zuten, segur aski. Baina ez dakigu non zehazki”, azaldu du Ezeolazak.
 
1936ko irailaren 29an, Abc egunkariko orrietan ageri da Oskotzen heriotzaren berri: “Anitz dira Iruñean hildako pertsonak, tartean Osakar eta Dorronsoro buruzagi sozialistak; Cayuela, zinegotzi errepublikazale ohia; Astiz, Nazioarteko Laguntza Gorriko abokatua; Bengarai, Ezker Errepublikanoko tokiko burua; Sampredo eta Oskotz maistra”.
 
Izenaren atzeko izana mahai gainean jarri du Ezeolazak, Gorzako maistrari buruzko liburuaren bidez. 1936ko gerran hil zituzten guztien memoria nabarmendu nahi izan du. Eta, guztien artean, emakume ekintzaileena.

 

Iturria:

http://eibz.educacion.navarra.es/blogak/liburutegia/2017/03/komunismoaren-eta-hezkuntzaren-bidetik/#more-14059

---------------------------------------------------------------------------------------------

CAMINO OSKOTZ Y ROSA LUXEMBURG ESTUVIERON EN LA MANIFESTACIÓN DEL 8 DE MARZO EN IRUÑEA.

    Desde herritar batasuna hicimos presentes a estas dos grandes mujeres y revolucionarias en la manifestación del 8 de Marzo ayer en Iruñea portando dos grandes fotos de ellas. Rosa Luxemburg es de sobra conocida Pero… ¿quién era Camino Oskotz?
 

Camino Oskotz nació el 11 de abril de 1910 en la calle de Santo Domingo en Pamplona, donde ahora está la librería Abartzuza. Era hija de Antonio y Anastasia.

Maestra de Güesa, valle de Saraitzu/Salazar, en el pirineo navarro. 26 años. Secretaria del Partido Comunista y militante de la Federación de Enseñanza de la UGT de entonces, socialista revolucionaria. Asesinada en Pamplona o en el balcón de Pilatos (ironías de la historia en la Navarra nacionalcatólica y fascista de 1936).

Soltera y compañera de Tomás Ariz (conocido dirigente del Partido Comunista de Euskadi de Pamplona) que ya había sido fusilado antes que Camino, dato que ella seguramente conocía en el momento de su detención.

“A una sima de Urbasa es posible que fuera a parar la maestra Camino Oscoz Urriza, de 26 años, cuya detención y humillaciones relató Galo Vierge en Los culpables”.

Miguel Sánchez Ostiz recoge una crónica cruda y detallada reconstruyendo el calvario de Maria Camino en sus últimas horas.

La detienen el 1 de Agosto. Fue paseada y humillada por Pamplona, varios falangistas, entre ellos el cruel motejado como “toico” le administran grandes dosis de aceite de ricino. Seguramente le rapan pelo y cejas como a tantas “pelonas”. La maltratan y se burlan de ella durante horas en el “Hogar del camarada” de Falange, que se asienta lo que fuera la clausurada Casa del pueblo de los socialistas.

La llevan de nuevo por calles de la ciudad y la Plaza del Castillo para escarnio y sorna de aquella ciudad convertida en circo del horror y la humillación de los “extremistas”, “rojos”, “separatistas” pues el escarmiento iba más lejos que las terribles detenciones y juicios sumarísimos, había que humillar, apalear, herir, ridiculizar… y luego ya la ruleta rusa del “sacrificio” y los “paseos”.

María Camino se encuentra fugazmente con Galo Vierge en la comisaría de la Calle Roncesvalles, donde le interroga “formalmente” Germán Izquierdo Larramendi (qué ironía, en la misma calle donde luego al final del franquismo los grises bajo órdenes de Martín Villa matan a otro Germán con total impunidad en otro escarmiento tardío). A Galo le cuenta entre el llanto y el agotamiento las vejaciones sufridas y él trata de consolarla.

La policía ejerce su papel en el teatro de la arbitrariedad y no remedia la cacería, forman parte deimage10 ella de un modo u otro. Un jefe de Falange cuyo nombre es conocido por Galo y que éste no desvela en “Los culpables” pese a que sólo circula de modo privado (tan alto es el miedo que perdura décadas) habla con el comisario Izquierdo y trasladan a Camino y a Galo a la cárcel.

Al llegar a la cárcel Camino está derrumbada y se apoya en Galo que le anima diciendo que no la perjudicarán más por ser mujer. Una monja-carcelera se hace cargo de Camino….
Según otros testimonios y como recoge (Navarra 1936) Maria Camino pudo acabar en una Sima de Urbasa y ser fusilada el 10 de agosto de 1936…

Camino Oskotz es la Rosa Luxemburg de Iruñea, la Louise Michel de Pamplona, nuestra florecica de la cuesta Santo Domingo, nuestra Maravillas Lamberto…

Militantes de Iruñerria de la Herritar Batasuna llevamos sus fotos en la mani del día de la mujer trabajadora, el 8 de marzo.

Dos mujeres revolucionarias, feministas proletarias, comunistas…
Dos estrellas rojas en nuestro camino…
¡Hasta la victoria, siempre, compañeras!
Borroka da bide bakarra! [¡La lucha es el único camino!]



 

 

 
 

 
 

No hay comentarios:

Archivo del blog