Independentismoa-antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herria-kontrainformazioa-duintasuna-formakuntza-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-dialektika-iraultza-euskara-amnistía-nortasun nazionala-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak

2009/06/18

Paredes eta hormak

Urtzi Urrutikoetxea (BERRIA)
09ko maiatzak 31an kaleratua
Jose Paredesek hemezortzi urte zituen 1973an soldadutzarako hartu zutenean. Jon Paredesek baino bat gutxiago. Jose Paredesek estatu kolpe baten erdian aurkitu zuen bere burua, abiatzear zen diktadura bateko azken katebegi. Jon Paredesek diktadura baten aurka armak hartzea erabaki zuen sasoi beretsuan, bere borondatez, faxismoaren aurka borrokatzeko.
Eskuak errebolber baten kulata-kolpez txikituta, mihia erauzita, Victor Jararen gorputz torturatuan erruleta errusiarrean ibili zen tenienteordea. Chile futbol zelaiko lehen tiroaren ondotik, aurrean zituen Jose Paredes eta behartutako beste mutilei tiro egin zezatela agindu zien. Irailaren 19an aurkitu zuten kantariaren gorpua.
1973ko irailetik 1975ekora, Paredes antifaxistaren zoria ere idatzita zegoen. Victor Jararen hilotza topatu eta urte bira ezarri zioten Txikiri heriotza zigorra. Munduko amorruaren aurrean Orienteko plazan bildu zituen beretarrak espainiar kriminalak. Hiltzaileak aldamenean zeukan ondorengoa, Borbon izeneko bat.
Jose Paredes soldadu ohia egunotan atxilotu dute Txilen, kate luzeko azken katebegia dela jakitun, gorago, askoz gorago joan behar dela jakitun. «Ama Aberrian», kriminalak zigorrak gabe hiltzen dira ohean, faxistek hautatutako ordezkoek estatuburu jarraitzen dute, eta inoiz jazo ez zen trantsizioa munduaren eredu izan daitekeela uste dute oraindik.
Are okerrago, botere banaketa daukatela sinesten dute, eta inoiz konturik eskatu ez dieten epaileekin jarraitzen dute. Besteak beste, faxismoaren biktimei irain egiten, eta militante antifaxistei oroitarriak ere ukatzen. Eta patetikoena, epaileen aginduak bete eta bete jarraitzen dute alkateek

Archivo del blog