antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2014/10/17

Izan Zirikatzaile proiektuaren aurkezpena!

"Une honetan gure lana zabaltzeko eta aberasteko kanpaina berria egiten ari gara. Kanpainaren helburua da zirikatzailezko sare handi bat ehuntzea da eta horretarako parte-hartze maila desberdinak planteatzen ditugu"

Une honetan gure lana zabaltzeko eta aberasteko kanpaina berria egiten ari gara. Kanpainaren helburua zirikatzailez osaturiko sare handi bat ehuntzea da eta horretarako parte-hartze maila desberdinak planteatzen ditugu:
2cde7265964028891158851d9d563a5eZirikatzen!-en laguna: Egiten dugunaren inguruko informazioa eta editatzen ditugun zenbakiak PDF formatuan jasoko zenituzke, paperean eskuratzeko aukera barne (paperezko zenbakien banaketa gero eta zailagoa denez eta zenbakia irakurtzea garrantzitsuena dela uste dugunez, salmenta soilik eskuz-esku burutuko dugu)

Zirikatzaile: Harreman estuagoa izan nahi baduzu, izan zirikatzaile! Zirikatzen!-en lagunekin bezala informazioa eta zenbakiak jasoko zenituzke eta gainera Zirikatzaile guztion artean gure ideiak, proiektuak, zalantzak… eztabaidatzeko, hausnartzeko… aukera emango digun tresnan parte hartzeko parada izango zenuke.


Nondik dator Zirikatzen!?
Zirikatzen! batez ere gazteei zuzendutako herri komunikazioa lantzeko tresna autogestionatu bat bezala sortu egin zen orain dela 10 urte. Hasiera batean solik aldizkariaren bitartekoa erabili bagenuen ere, izan ere Deustuan ez baitzegoen gazteok gazteontzat euskaraz egindako aldizkaririk, laister konturatu ginen beste hainbat bitarteko eskura genituela, denborak aurrera egin ahala zehazten joan ginen bi helburu nagusiak lantzeko: komunikazioa, era zabalenean ulertua, eta formakuntza.

Zer da Zirikatzen!?
Deustutik Deustura egindako proiektua da zirikatzen!, Deustutik kanporako zabalpenari muzin egin gabe noski. Esan bezala, gure kolektiboak Deustuko herritarren, batez ere gazteen, arteko komunikazioa, eztabaida, hausnarketa, formakuntza… sustatzea du helburu eta ilusio hau bideratzeko, zirikatzen! osatzen dugunok, hainbat ekimen antolatu ditugu urte guzti hauetan zehar: aldizkaria argitaratu; web-orrialdea kudeautu; herriko eta nazional mailako iniziatibak aurrera eramaten lagundu; autofinantziaziorako materiala sortu eta saldu; hitzaldiak, jardunaldiak eta bideo emanaldiak.

Zer egiten dugu Zirikatzen!-en?
Herriko zein nazional mailako iniziatibetan parte hartzeari, sortu daitezkeen kolaborazio proiektu ezberdinei, agertu daitezkeen aukerei… bizkarra eman gabe, gure proiektu berria gai zehatz bat hainbat ikuspegitik lantzea da. Eta horretarako, hainbat bitarteko erabiliko ditugu: aldizkari monografikoa eta web-orrialdea; hitzaldi, mahai-inguru, tailer eta bideo emanaldiak; eta kalean agitazioa.

Bihurtu zaitez Zirikatzaile!
Une honetan gure lana zabaltzeko eta aberasteko kanpaina berria egiten ari gara. Kanpainaren helburua da zirikatzailezko sare handi bat ehuntzea da eta horretarako parte-hartze maila desberdinak planteatzen ditugu:

Zirikatzen!-en laguna: Egiten dugunaren inguruko informazioa eta editatzen ditugun zenbakiak PDF formatuan jasoko zenituzke, paperean eskuratzeko aukera barne (paperezko zenbakien banaketa gero eta zailagoa denez eta zenbakia irakurtzea garrantzitsuena dela uste dugunez, salmenta soilik eskuz-esku burutuko dugu)

Zirikatzaile: Harreman estuagoa izan nahi baduzu, izan zirikatzaile! Zirikatzen!-en lagunekin bezala informazioa eta zenbakiak jasoko zenituzke eta gainera Zirikatzaile guztion artean gure ideiak, proiektuak, zalantzak… eztabaidatzeko, hausnartzeko… aukera emango digun tresnan parte hartzeko parada izango zenuke.

Zure aportazioek, parte-hartzeak… komunikazioa eta formakuntzaren helburuak elikatzen dituztenaren ideiarekin, ekin diezaiogun guztiok lanari!

No hay comentarios:

Archivo del blog