Independentismoa-antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herria-kontrainformazioa-duintasuna-formakuntza-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-dialektika-iraultza-euskara-amnistía-nortasun nazionala-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak

2016/11/21

IÑAKI MONTES LABeko SINDIKALISTA ETA ERREPRESALIATUARI ELKARRIZKETA

"...Euskal Herrian eta estatuan borrokatzen duten guztiak beldurtu nahi dituzte, euren murrizketak eta eredu ekonomikoa inposatzeko, mobilizatu ez gaitezen"

IÑAKI MONTES (Basauri, 1971) JEZ enpresako langilea eta sindikalista da. 2014ko martxoaren 3ko FMIren (Nazioarteko Moneta Funtsa) aurkako manifestazioan atxilotu zuten eta 5 urteko kartzela zigor eskaerari aurre egin beharko dio ostegunean izango duen epaiketan. Epaiketa hori salatzeko mobilizazioa egingo zuten joan den astean gaur 1 Laudioko Lamuza Plazatik abiatuta.


-Zein da zure egoera?
Orain itxaroten ari naiz ostegunean, azaroaren 24an, izango dudan epaiketa. Fiskalak mantendu du eskaera; 5 urteko kartzela zigorra guztira eta, horrez gain, 213.000 euroko kalte-ordainak.


-Zergatik?
Azpimarratu behar dut 2014an gertatu zela dena. Gizarteak bizi izan dituen murrizketak pil-pilean zeuden eta, gainera, Troika etorri zen Bilbora.


Orduan, Euskal Herriko gehiengo sindikalak eta hainbat taldek horren aurkako manifestazioa deitu zuten.
Jende batek bere amorrua adierazi zuen gauzak apurtzen. Ni manifestazioan nengoen lasai-lasai lankideekin eta sekulako istiluak gertatu ziren. Jende multzoa zegoen, hurbildu nintzen eta jarraian ertzaina batek atxilotu ninduen.

Hurrengo egunean epailearen aurrean deklaratu nuen eta horren ostean jakinarazi zidaten fiskalak leporatzen zidala istiluetan parte hartzea, atentatua, desorden publikoak... sekulako muntaia.


-Zure ustez, zer gertatuko da epaiketan?

Ez dakit. Espero dut aske geratzea, baina Euskal Herrian horrelako egoeretan ez dakizu zer gerta litekeen.

Nik badakit errugabea naizela eta espero dut libre geratzea.

Hau da, ikustea muntaia poliziala izan dela guztia.


-Babesak jaso dituzu, ezta?

Bai, horrekin harrituta nago. Gehienbat Aiaraldean langile batzorde asko atxikitu dira eta gaurko manifestazioarekin bat egin dute. Horregatik pozik nago.
24an ere elkarretaratzea egingo dute epaitegiaren aurrean 09:00etan eta, esan bezala, oso pozik nago.

-Zein da zure hausnarketa epaiketari buruz?

Gauza zabalagoa da. Euskal Herrian eta estatuan borrokatzen duten guztiak beldurtu nahi dituzte, euren murrizketak eta eredu ekonomikoa inposatzeko, mobilizatu ez gaitezen. Eta berdin zaie gaztea edo langilea izatea, euren helburua da gu etxean geratzea.
Iturria:

Archivo del blog