antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2008/11/30

Lirio Diezi elkarrizketa, CNTko kidea

«Gerratik itzultzean, lagun batzuk
ez ninduten agurtu».

CNT-Gipuzkoa
JOXEMI SAIZAR
Lirio Diez (Eibar, 1920) bost urterekin etorri zen Tolosara bizitzera, bere aita Galo Diez lanera hona destinatu zutenean. Aita CNTko buruzagia izan zen estatu mailan gerra aurretik eta gerran zehar protagonismo handia izan zuen 1938an argitu gabeko heriotza iritsi zitzaion arte. Gaztetxo zela, Liriok errepublikazaleen aldean bizitu zuen gerra eta ondoren Frantziako hainbat kontzentrazio esparru ezagutu zuen. Gerraostean horren ondorioak jasan behar izan zituen.

Nongoa da zure familia eta nola iritsi zineten Tolosara?
Aita, Galo Diez, bilbotarra zen, 4 urterekin amarik gabe eta 8 urterekin aitarik gabe gelditu zen. Izebak jaso eta konbentu edo apaiz kolegio batean egon zela uste dut, zuen formazioagatik. Ama Oteo-koa (Araba) zen, Claudia Maiza. Zortzi seme-alaba izan zituzten eta azken biak, Elisea arreba eta ni Eibarren jaio ginen, beste guztiak Gasteizen. Ni bakarrik gelditzen naiz bizirik. Aita Singer josteko makina fabrikan egiten zuen lan Eibarren eta Tolosara destinatu zuten. Malumbresen aurrean makinak saldu eta neskak formatzen zituzten. Ama berriz, inguruko azoka guztietan aritzen zen baserriko produktuak saltzen.

Nolako ikasketak dituzu?
Eskola Munizipaletan ikasi nuen, Gorosabelen. Aita 10 urteko kartzelara zigortu zuten zortzi orduko lanorduagatik borroka handia izan zuelako. Atera zenean irakasleak berarekin hitz egin eta gehiago ezin zidala irakatsi esan zion. Aitak erantzun zion ezin zizkidala ikasketak ordaindu. Almena izan eta ezin estudiatu, hori gertatzen zen orduan. Dirudunek bakarrik zuten aukera. Hau da baloratzeko nork ikasten zuen hemen. Solfeoko bost urte ikasi nituen eliciano Beobiderekin eta Azurzarekin. Flauta Valmasedak erakutsi zidan. 12 urterekin edo sartu nintzen herriko musikan bandan, baina oso gutxi egon nintzen, lau bat urte edo. Gero, aita hil zenean,gerra garaian oraindik, Errepublikako gobernuak, gureak, unibertsitatean sartu ninduen. Ingenieritza Industriala ikasi nahi nuen, baina motza izan zen nire egonaldia. Lehendabizi Bartzelonan Usias March institutuan sartu nintzen. Batxilergo antzeko zerbait egiten ari zen belaunaldi batekin sartu ninduten. Errusiako unibertsitateen copia izan zen, langileen institutu batzuk ireki zituzten. Hor mundu guztia sar zitekeen, ez bakarrik gazteak eta haurrak, agureak ere bai. Suspenditutakoan hamabost eguneko habilitazio garaia ematen zizuten gainditzeko, eta bestela lanera eta beste bati pasoa utzi. Jendeak aukera izateko zen.Tarte horietan formazio bat jaso nuen, ondo etorri zitzaidan. Gero ikastaro ugari egin ditut. Titulurik ez dut, doktoradutzak egin ditut ingenieriekin enpresan.

Nolakoak ziren urte haiek?
Nire belaunaldian denok, gaizki edo ondo, futbolean eta pilotan jokatzen genuen. Amak kalendarioan apuntatzen zidan alpargatak noiz arte iraun behar zuten. Bere dirua ondo administratu behar izaten zuen emakume gaixoak. Okindegira bidaltzen ninduenean, beti bezperako ogia erosteko esaten zidan. Handik urte batzuetara jakin nuen zergatik. Hainbeste ez jateko! Pentsa ze gose pasatzen genuen.

Zer gehiago egiten zenuten?
Tuberkuloso asko zegoen gose garai hartan, jende asko hil zen nire belaunaldian. Horien alde eta beste motibo baterako saioak egiteko antzerki talde bat osatu genuen langileen kooperatiban. Korreo kalean zegoen eta gainean entsaiatzen genuen. Conchita Mozonekoa, Otxoa, moja joan zen bat... ginen.

Non harrapatu zintuen gerrak?
Haurrak ginen eta CNT sindikatura joaten ginen, Agintari kalean, eta gero Veleta elkartea dagoen pasadizoan, kartutxoetako perdigoiak atera eta posta sartzen genuen miliziarrentzat. Indar eta militante gutxi zuen, indarra hartzen ari zen. UGTrekin aliantza egin zutenean... Abuztuaren 11n, Leaburutik zetozen nazionalak. Aitak etxetik atera behar genuela esan zigun, ezer hartu gabe. Amak maindire bordatu batzuk hartu zituen, aitari kasorik egin gabe, baserrietako ohitura orduan. Uzturreko tiroak zubi Berrian jotzen zuten. Donostira eta handik Bilbora joan ginen. Ebakuazio ugari zeuden ko gestioak egingo zituela esan zidan aitak, baina belarri txarra nuela eta horretan ez nuela aritu nahi erantzun nion.
(...)
Elkarrizketa osoa:

No hay comentarios:

Archivo del blog