antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2009/04/13

EUSKAL HERRIAK: 2008ko urtekari antifaxista (ll)

EKINTZA ANTIFAXISTA – Accion Antifascista

Urte hasieran Falange de las Jons, Falange-Frente Español eta Alternativa Española (AES) erakunde faxista eta ultraeskuindarrek ekitaldi bana antolatu zituzten.

Otsailean 50 falangista Ricardo Saenz de Ynestrillas buru zutela ekitaldi politiko bat antolatu zuten eta antifaxista eta ertzantzaren artean enfrentamenduak izan ziren.

AES erakundeak, martxoaren 1ean Bilboko Villa de Bilbao hotelerako antolatuta zuen ekitaldi bat baina kanpoaldean Euskal Mugimendu Antifaxistak dozenaka antifaxista bildu zituela ikusita bertan behera utzi zuten agerraldia.

Martxoak 2an ehundaka antifaxistek Falange de las JONS alderdiaren probokazioei aurre egin zieten. Falangistek ekitaldi politiko bat ospatzeko asmoa zuten Gernika erdialdean baina antifaxisten presentzia zela eta beste leku batera joan behar izan zuten. Azkenean nahiz eta enfrentamenduak egon ziren ertzantza eta antifaxisten artean falangistek mitina ospatzea lortu zuten.

Azkenengo hauteskunde orokorretan hainbat abertzale ezkertiar eta antifaxistek escrache egin zuten PPko ekitaldi baten aurka Bilbon.

Maiatzean UCE alderdi sektareoaren kideen aurka ekintza egin zuten Durango lixiba jaurtikiz haien aurka.

Miarritzen Action Française alderdi monarkikoak (Le Penen alde egiten du) udako eskolak antolatu zituen abuztuan. Honi erantzunez dozenaka antifaxista elkarretaratzea egin zuten ospatu beharreko hotelaren aurrean.

Urrian berriz Falange alderdiak Gasteizen ospatu zuen ekitaldiaren aurka ekin zioten hainbat antifaxistek baina beltzen eta ertzantzaren kordoi batek haien asmoa eragotziz kargatu egin zuen. Barrikadak eta enfrentamenduak egon ziren arratzaldeko lehen orduak arte baina ala ere polizi autonomikoaren babespean ekitaldia ospatu egin zen.

Euskal Herri osoan ia herri guztietan aurkitu ditzakeguzen ikur faxistak kentzeko hainbat herri ekimen egin dituzte. Ekimen hauek batez ere Nafarroan izan dute oiartzun gehien, batez ere Iruñerrian. Txantrean esate baterako bertako 19 kale, frankisten izenak daramatzate, eta Barcinak adierazi zuen ez duela kale hauen izenak aldatzeko inongo asmorik. Tuteran 40 dira izen frankistak dituzten kaleak. No pasaran - Faxismoari stop! udal gobernuari zuzendu zitzaion izenak aldatu ditzan. Berdin gertatzen da Burlatan non CDNk, UPNk eta PSN alberdi unionistek atzera bota zuten herri mugimenduak kaleen izendapen frankistak kentzeko udal ekimena.

Bizkaira jauzi eginez Portugaleten auzokide talde batek ikur faxistak portaletaik kentzeko ekimena zuzendu zion udalari. Bilbon berriz Ahaztuak 1936-1977, Aste Nagusian, hirian frankisten izenak dituzten kaleak esistitzen direla salatu zuen.

Franco ohorezko alkate izendatu zuten 1949ko abuztuan Gipuzkoako udal gehienek. Izendapen haiek, eta beste asko, indarrean daude oraindik. Datu bilketa xeheak falta badira ere, Hego Euskal Herriko udal gehienek seme kutun izendatu zuten. Salbuespenak urri izango dira, halakorik baldin bada. Hiriburuek, gainera, urrezko dominak eman zizkioten. Foru aldundiek ere behin baino gehiagotan omendu zuten. Arabakoak, esaterako, herrialdeko aita izendatu zuen, baita ohorezko ahaldun nagusi ere. Hori nahikoa ez eta urrezko domina sortu zuen, berariaz, berarentzat... Guzti honen aurka hasi dira pausuak ematen.

Bandera espainola (frankismoak inposatu zuena) berriro ere Donostia eta Bilboko udaletxeetan da auzitegiek agindua. Horri erantzunez ehundaka pertsona kalera atera ziren.

Bilboko San Inazio auzoan urriak 30 eta azaroak 5ean jardunaldi antifaxistak ospatu ziren. Azaroak 20an berriz Euskal Mugimendu Antifaxistak dozenaka pertsona bildu zituen Arriagan.

Sare Antifaxistak salatu egin zuen Eskoriatza eta Larrabetzu herrietan Kondor Legioaren bi pilotoen oroitarria daudela.

No hay comentarios:

Archivo del blog