antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2011/01/12

Historiaren altzairua

"Faxismoa eta komunismoa maila berean arerio jartzeko Alemaniaren kontrako borrokan odolustu ziren 26 milioi errusiar ahaztu behar dira. Stalingrad ahaztu behar da, 2,5 milioi gerra zauritu ahaztu behar dira eta hotzez, gosez zein tiroz hil ziren Sobietar Batasunaren zortzi milioi soldaduak ahaztu behar dira"

Oso amerikanoa izan zen eta tortura debekatu eta Guantanamo ixten badu eta palestinarrekin hitz egin eta Iranekin negoziatu eta aurrekoak egin zuena desegin eta Patriot Act atzera bota eta Gabonak hilabetera luzatu, ez diogu kontuan hartuko. Baina esan egin zuen eta ez da edozein esaldi eta beste behin Obamari buruz hitz egitea neuri ere aspergarria egiten zaidan arren, esan egin behar dut. «Faxismoa eta komunismoa garaitu genituen», esan zuen, «ez soilik tankeekin, baizik eta aliantzen indarrekin».

Multilateralismoaren aldeko aldarri osasuntsua alde batera utzita, esaldiaren injustiziak pizten du arreta. Faxismoa eta komunismoa maila berean arerio jartzeko Alemaniaren kontrako borrokan odolustu ziren 26 milioi errusiar ahaztu behar dira. Stalingrad ahaztu behar da, 2,5 milioi gerra zauritu ahaztu behar dira eta hotzez, gosez zein tiroz hil ziren Sobietar Batasunaren zortzi milioi soldaduak ahaztu behar dira. Ahaztu egin behar da faxistekin bukatzeko komunistekin egin zirela aliantzak, eta gero, komunistak arerio bihurtu zirenean, faxista askori egiten utzi zitzaiola. Edozein delarik ere komunismoaren zilegitasunaz edo erabilgarritasunaz norberak duen iritzia, ohore egin behar zaio egia historikoari: hein handi batean komunisten odolak libratu zuen Europa faxismotik. Gero etorri zen altzairua, usteldu ziren Pragan lore guztiak, Stalinek ekarri zuen izotzaren diktadura, Brejnev doktrinak zapaldu zuen ekialdearen autonomia. Komunismoaren inplosioa, Korea.

Faxismoa eta komunismoa pareko jartzea.
Irati Jimenez (2009 - 1 -29)
Berria

No hay comentarios:

Archivo del blog