antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2012/09/26

Gudari Eguna: Irailaren 27an “Oroimenetik konponbidera”


Irailaren 27an ekitaldia egingo dute (19:30) “Oroimenetik konponbidera” lemapean frankismoa borrokatzen hildako gudarien omenezko eskulturaren ondoan. Deitzaileek diote “faxismoari aurre eginez, askatasun demokratikoak konkistatu nahian” bizitza eman dutenen lekukotza “gure historiaren alde zatiezina” dela.

“Askatasun ametsaren bidean” bizitza emandako herritarrak gogoratuko dituzte ostegun honetan Artxandan.a
Herritar talde batek ekitaldia egingo du irailaren 27an “Oroimenetik konponbidera” lemapean, “garai ezberdinetan, bandera ezberdina soinean, ideologia konpartitu gabe batzuetan, baina askatasun ametsaren bidean den-denak, bizitza eman duten euskal herritarrak gogoratzeko.



Izan ere, deitzaileek Bilboko Brankari helarazitako ohar batean diotenez, herri honen askatasunaren bidean bizitza eman zutenen “lekukotza gure historiaren alde zatiezina da, faxismoari aurre eginez, askatasun demokratikoak konkistatu nahian, errepresioaren eta ukazioaren kolpeei duintasunez aurre egin zieten guztiak gureak direlako”.



Horregatik, dagoen Hatz-marka (La Huella) eskulturaren ondoan, funikularraren irteeratik gertu, elkartzera deitu dituzte herritarrak.

No hay comentarios:

Archivo del blog