“Sakabanaketa politika ez da garai honetako asmakizun bat.”
PREST!* Deustualdeko herri aldizkaria
78 urte pasa dira, jada, Espainiako militar faxistak altxatu eta
Gerra Zibila piztu zela. Gaur inork gutxik ukatzen du egun herri honek
bizi duen gatazka politikoaren iturburuetariko nagusi bat frankistek
irabazi eta ezarritako erregimen kriminaletik datorrela.
Argentinan hasitako bide judizialak, hainbat torturatzaile
frankista auzipetu duenak, Memoria Historikoa eta frankismoak Espainian
zein Euskal Herrian izan duen zigorgabetasuna debate politikoaren erdian
jarri ditu. Guk aukera izan dugu jadanik apenas gelditzen diren Euskal
Herria eta askatasunaren alde gerran aritutako gudari deustuar batekin
hitz egiteko. Jose Moreno da eta 95 urte du.
Militar faxistak altxatu zirenean oso gazte zinen, ezta?
Bai, 17 urte besterik ez nuen. Oso ondo gogoratzen dut eguna. Astrabuduako (Erandio) jaiak ziren eta lagunekin berbenan dantzatzen geunden. Bat-batean, Guardia de Asalto-ko (Errepublikako Gobernuak sortutako polizia) kideak plazan agertu eta dantzaldia bertan behera utzi zuten. Militarrak Afrikan altxatu zirela ohartarazi ziguten. Uztailaren 17a zen. Hortik bi egunera gerra piztu zen Euskal Herrian.

Zein izan zen zure erreakzioa?
Herria, oro har, erasotzaile faxisten kontra atera zen. Deustun Done Petri plazan zabaldu zen izena emateko bulegoa. Sondikan eraikitzen ari zen aireportuaren obretara bidali ninduten. Ni bezalako 17 urteko gazte batentzat lan hori aspergarria zenez eta, ELAkoa nintzenez, beste bi lagunekin batera sindikatuan aurkeztu ginen eta aukera eman ziguten lubakiak egiteko eratzen ari zen San Andres zulatzaileen batailoian izena emateko. Baietz esan genuen.

Nondik nora ibili zinen gerran?
Zallan eratu zen batailoia. Ostera, Balmasedara bidali gintuzten instrukzioa egiteko. Hau bukatu eta Zeanuri aldera eraman gintuzten lubakiak egiteko. Hor hilabeteak eman genituen erasoak hasi arte. Bilbo erortzear zegoenean Lemoara lekualdatzeko agindua jaso genuen, baina ordurako ezinezkoa zen, armada frankistaren esku zegoelako. Gorbeiatik ihes egin behar izan genuen eta Orozkon babestu ginen. Hortik, atzeraka ibili ginen Espainiako Santanderreraino (egungo Kantabria). Santoñako komentu batean batu gintuzten. Bertan zulatzaileak izateari utzi genion fusilariak izateko. 1937ko abuztuan Euskal Herrian izandako azken borrokaldian parte hartzera bidali gintuzten, Balmasedako Kolitza mendiaren ingurura, hain zuzen. Bataila galdu zen eta hortik gutxira, Santoñara joateko agindua jaso genuen.

Preso hartu zintuzten.
Santoñan Francoren armada faxista laguntzeko Mussolinnik bidalitako tropa italiarren esku gelditu ginen preso. Italiarrak ondo portatu ziren gurekin. Preso geunden baina gure eskubide guztien jabe ginen, fusilamendurik eta tratu txarrik ez… Zoritxarrez, egoera honek ez zuen askorik iraun. Berehala jarri gintuzten falangisten eta armada frankistaren esku eta infernua hasi zen. Hemendik aurrera pertsonak izateari utzi eta animaliak izango bagina bezala tratatu gintuzten, nire kasuan, 1940ra arte, aske utzi ninduten arte.
Eta hortik kontzentrazio esparruetara?
Bai. Santoñatik berehala bidali gintuzten kontzentrazio esparruetara. Ezin ahaztu Francok konkistatutako lurraldean kontzentrazio esparru asko zabaldu zituela askatasunaren alde borrokatu genuenok pertsona gisa suntsitzeko, GESTAPO naziaren laguntza eta aholkularitzarekin. Nire kasuan, tren batean sartu, ganadurako bagoi batean, eta Espainiako Zaragozako San Juan de Mozarrifarera eraman ninduten. Zazpi egunetako bidea izan zen, oso egoera kaskarrean. Lau kideontzako ogi apur bat eta haragi lata bat eman ziguten zazpi egun horietarako.

Zelakoa izan zen espetxeetako esperientzia?
Ahaztezina eta oso txarra. Espetxe desberdinetan izan ninduten hiru urtez, ostera, kargurik gabe libre uzteko. Sakabanaketa politika ez da garai honetako asmakizun bat. Frankistek ere aplikatzen zuten. Santanderreko Tabacalera kontzentrazio eremua, San Gregorio, Huesca, Larrinaga, Escolapios eta aipatutako Zaragozako San Juan de Mozarrifar izan ziren ezagutu nituen zenbait espetxe. Guztietan oso egoera txarrean geunden. Plato bakarra genuen eta hura erabiltzen genuen jateko zein kaka egiteko. Nire koinatu bat, Juan Lopez Balza, Deustuibarrako sozialista bat, UGTko kidea eta Euskadiko Infanteria Gerra Eskolatik teniente karguarekin ateratako gudaria, Puerto de Santa María (Cádiz) espetxean zendu zen 1940an osasun asistentzia ezagatik. Frankismoaren krimen guztiak bezala Juanen heriotzak zigorrik gabe jarraitzen du.

Kargurik gabe aske utzi zintuzten?
Bai, hala da. 1940ko urtarrilaren 8an Bilboko Gerra Tribunal frankistak Morenoren kontra zabaldutako diligentzia guztiak bertan behera gelditu ziren garrantzia penala ez zutelako. Eskandalagarria zen: indarrean zegoen erregimena eta legalitatea defendatzeagatik “altxamenduari laguntzea” leporatu zidaten Santoñan atxilotu eta gutxira. Eta are larriagoa izan zena: espetxeetan, kontzentrazio eremuetan eta langileen batailoi batean izan ninduten hiru urtez espetxe zigorra jaso izan ez arren.

Langile batailoi batean izan zintuztela adierazi duzu.
Bai, agintari frankistek erabaki zuten presoez baliatzea lan esklabutza egiteko. Ni Zaragozako Jaulín herrira bidali ninduten, 25. Langile Batailoian. Eskualdeko errepideak egiteko erabili gintuzten. Gau batean erailko nindutela pentsatu nuen. Preso batek, Erandioko lagunek guri gutunak ez bidaltzea erabaki zutela esan, eta nik ea Erandion denak faxistak bilakatu zirela erantzun nion oihuka. Zaindari batek entzun eta pistola atera zuen. Ez zidan bertan bi tiro eman lagunak bertan zeudelako. Goizaldean nire bila etorri ziren eta orduan pentsatu nuen ‘paseoa’ egingo zidatela. Zortea izan nuen, aitortzera eraman ninduten, besterik ez.

Espetxetik atera eta milia egitera.
Hala da, nahiz eta gerra egin, milia armada frankistarekin egitera behartu ninduten. Espetxetik atera eta Galiziako El Ferrolera bidali ninduten eta hortik Mallorcara. 1937tik atera nintzen Deustutik eta ez nintzen itzuli 1942ra arte. Itzulera oso gogorra izan zen. Gerra hasi baino lehen itsasoan ibilitakoa nintzen eta marino izan nahi nuen ogibidez. Frankismoaren hasierako garai horietan lan egin ahal izateko jokaera oneko ziurtagiri bat eskuratu behar zenuen aurrez. Elorrietan Guardia Zibilak zuen kuartelera gerturatu nintzen ziurtagiri bila. Kuartelean sartu eta bertako kornetak, oso tipo bortitza eta jendearekin oso txarto portatu zenak, ostia pare batez hartu ninduen. Arriba España eta Viva Franco oihukatzera behartu ninduen, gainera, ziurtagiria ez emateko. Itsasora atera gabe gelditu nintzen.

Aldiro zure gutunen bat prentsan irakurtzeko aukera dago. Aktibo mantentzen zara, ezta?
Erabat. Orain bukatu berri dut prentsarako azken gutuna, duela gutxi erakunde ultraeskuindar batek Euskal Herriko bost herrietara egindako bidaia iraingarriari buruzkoa hain zuzen. Jardunean egotea gustatzen zait, batez ere eta, zoritxarrez, bestelako mundu justuago bat lortzeko asko dagoelako egiteko.

Aterpe 1936 elkarteko presidentea ere bazara.
Bai. Aterpe 1936 elkarteak helburu argia du: faxismoari aurre egin eta frankismoaren bortizkeria pairatu zuten gudarien memoria mantentzea. Egia eta Justizia aldarrikatzen dugu. Argi izan behar dugu herri honetan ez dugula benetako demokraziarik izango Frankismoren aztarna guztiak, fisikoak zein politikoak, desagertu arte.

Testua: Borja Sarrionandia-Ibarra
Argazkiak: J. Garcia
* Aldizkaria 1999tik ari da euskaraz tokiko informazioa doan lantzen, herritik herrirako!
No hay comentarios:
Publicar un comentario