Europar eta estatubatuar inperialistek finantziaturiko, armatutako eta 
babestutako Ukrainako Junta nazi-faxista estatu-kolpearen bidez ezarri 
zenetik, Donbass eskualdeko Donetsk eta Lugansk Herri Errepubliken 
aurkako jazarpenak ez du etenik izan. Herri erresistenztia demokratiko 
eta antifaxista hau “errusiartzale”-tzat aurkezten digute han-hemenka 
herriak suntsitzen dituzten inperialisten jabego diren komunikabideek, 
bertan zer gertatzen ari denaren gaineko manipulazio eta desitxuraketa 
sortzeko eta munduko langileon arteko elkartasun internazionalista 
ekiditzeko. Euskal Herrian hainbat kontzientziazio kanpaina burutu egin 
da, gai honen inguruan informazioa emateko eta elkartasuna bultzatzeko.
Heltzen zaizkigun datuen arabera orain arte 11.000 zibil hil eta 17.000 zauritu dira eta horrez gain 2 milloi desplazatu daude.
Datozen hilabeteotan -Abendua, Urtarrila-, Donbassen aldeko giza laguntza batzeari ekingo zaio berriz ere Euskal Herrian, Euskal Herria-Donbass Elkartasun Komiteak antolatu eta bultzatuta. Bilboaldeko mugimendu antifaxistako zenbait eragile bat egin dugu ekimenarekin: Itsas-edukiontzi bat betetzeko 3 tona falta dira.
ZER BEHAR DUTE?
Medikamentuak
Latex eskularruak, batak, bisturiak, antibiotikoak, desinfektatzaileak, sueroa, betadine, gasak, tiritak…
Higiene
Hortzetako eskuilak, emakumeentzako konpresak, helduentzako pixoihalak, gel, xaboi pastillak (txinbo)…
Umeak
Pixoihalak, hauts esnea, eskolarako materiala…
Bilketa puntuak
Makala gaztetxea (Barakaldo), Arana Taberna (Portugalete), La Kelo gaztetxea (Santurtzi), Bilbiko Gazte Lokala (Bilbao La Vieja), Deustuko Gazte Lokala / Pajareria (Bilbo), Hegoetxea (Irala-Bilbo), Kabia Kultur Elkartea (San Inazio-Bilbo), Ipar Haizea (Olabeaga-Bilbo), Karabie gaztetxea (Lemoa), Aretxabala Herriko Taberna (Larrabetzu)

No hay comentarios:
Publicar un comentario