"...duela 30 urte ez nuen bozkatzerik izan, eta ezin dut egin. Eta
badakit erreferendum hartan hartutako erabakia ez dela izan
errespetatua, eta gainera Bardeetako poligonoa inposatzen diguzue.
Badakit bloke sozialista desagertuta ere, zure etsai historikoa, zuk ez
duzula amore eman; amore ematetik urrun, munduko agenda inperialistan
lehen mailako agente politiko-militar bezala kokatu zara."
Ez, ez zintudan zure sorreran ezagutu. Ez nuen bloke kapitalista eta sozialistaren arteko gerra hotza ezagutu. Ez nuen Berlingo harresia ezagutu, ezta hau erortzean zuk izan zenuen garapena. Eta bakea ere ez dut ezagutu, ezta zu gabeko egoerarik. Ez dut erreferendumik ezagutu, eta noski, duela 30 urte ez nuen bozkatzerik izan, ezin izan nuen erabaki zure egitura militarraren parte izan nahi nuen ala ez. Ez baiezkoa, ezta ezezkoa. Ez nuen bozkatu, eta ez dut geroago izaterik izan.
Ez, ez nuen 1986ko martxoaren 12 hartan bozkatzerik izan, baina badakit Hego Euskal Herriko 931.367 gizon-emakumek, boto emaileen %62 NATOren parte izateari ezezkoa eman ziotela.

Badakit ere zein izan zen estatuko alderdi handienen jarrera, “de
entrada no” hartatik hasita baiezko borobiletara, baina “NATOri ez,
Euskal Herriari bai” ere bazegoen. Nik ez nuen ezagutzerik izan, baina
badakit garaipen hori sentimendu antiinperialista, subiranista eta
elkartasunezkoari esker izan zela, maila guztietako lan izugarriarekin
uztartuta: maila sozial, politiko, sindikal zein herri mugimenduan. Eta
badakit, justiziaren aldeko borrokak memoria kolektiboaren bidez
transmititzen direlako, eta memoria daukagu.
Ez dut zure gerrarik sufritu, baina badakit erakusten duzun aurpegi
humanitaristaren azpian beste bat gordetzen duzula, badakit Jugoslavia,
Irak, Afganistan eta Libia guztiz suntsituta utzi dituzula. Eta bai,
Sirian eta Ukrainan egin dituzun interbentzio erdi-ezkutuak ere
ezagutzen ditut. Badakit baita ere, inbaditzen dituzun herrien baliabide
naturalak lapurtzeaz gain, zure hegemonia mundiala kolokan jartzen duen
edozein herri zein mugimendu zapaltzen duzula, bloke kapitalista,
inperialista heteropatriarkala sarraskiaren bidez defendatzen duzula.
Ez duzu nire herria bonbardatu, ez dut zuk jaurtitako bonben hotsa
entzun; baina gertu sentitu ditut. Elkartasunak munduko edozein tokitan,
edozeinen aurka egindako injustizia oro modurik sakonenean sentitzera
naramalako. Gainera, badakit zure injustizien konplize izatera behartzen
nauzula, nire lurretan entrenatzen zarelako, nahiz eta duela 30 urte
ezetz esan zizuten hemen. Bardeak bezalako natur gune babestu batean
jaurtitzen dituzu bonbak, gero praktikan aplikatzeko. Militar turkiarrak
entrenatzen dira hemen adibidez, gero biztanleria kurdua masakratzen
duten horiek, bere askapen nazional, sozial eta generozkoaren alde
borrokatzen den biztanleria.
Hainbeste min egiten dizuten borroka horiek, eta defendatzen dituzun
boteretsuei. Eta badakit zenbaitetan “emakumeek jasaten duten
zapalkuntzaz askatzeko” argudioa erabili duzula interbentzioak egiteko,
Afganistanen esaterako, baina errealitatea bestelakoa da. Zure
interbentzioen ondorioz sexu esplotazioa eta emakumeek sufritzen duten
biolentzia areagotu egiten da, NATOko kideek zuzenean parte hartu dute
emakume eta neskatoen negozio eta bortxaketetan, mugetan trafikatuz.
Muga horietan, bai, non gaur bezala atzo ere milaka desplazatu eta
errefuxiatu pasa izan dira, gehien-gehienak emakumeak.
Ez, duela 30 urte ez nuen bozkatzerik izan, eta ezin dut egin. Eta
badakit erreferendum hartan hartutako erabakia ez dela izan
errespetatua, eta gainera Bardeetako poligonoa inposatzen diguzue.
Badakit bloke sozialista desagertuta ere, zure etsai historikoa, zuk ez
duzula amore eman; amore ematetik urrun, munduko agenda inperialistan
lehen mailako agente politiko-militar bezala kokatu zara. Erabaki
politikoak hartzen dituzula badakit, 2014ko Newporteko (Gales) goi
bileran egin zenuen bezala, potentzia berrien aurkako estrategia
politiko-militarra diseinatuz. Besteak beste gastu militarra igoarazi
zenien estatuei, zabalpen azkarreko indar bat sortzea erabaki zenuen,
eta 2015eko amaieran Bardeetan izan ditugun Trident Juncture maniobra erraldoiak egitea ere bai.
Ez, ez nuen 1986ko martxoaren 12 hartan bozkatzerik zian, baina nire
herriak garai hartan egin zuen bezala, nik ere, gaur, ezetz esango
nizuke. Erabaki hori egi bihurtuko dugu, memoria dugulako. Baina ez
horregatik bakarrik, edozeinen aurka, edonon egiten den injustizia oro
modurik sakonenean sentitzen duen herri bat izaten jarraitzen dugulako,
izan Libia, Siria, Ukraina zein Euskal Herria. Borrokan diharduen herria
gara, internazionalistak gara, eta ongi ezagutzen zaitugu.
Horregatik, gaur, ezetz esaten jarraitzen dugu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario