"EBk Syrizak Grezian garaitu ostean izerdi gehiago bota behar izan
zuen, baina tira, indarkeria militarra izan ezik, dauden gainontzeko
indarkeria mota guztiak erabili ostean oinperatu zuen. Oraingoan,
ekainaren 23an Erresuma Batuak bere sezesio erreferenduma egingo du eta
kasu horretan edozein emaitzak kaltetuko du EB erreala. "
Herbehereek Europar Batasunean (EB) sartzeko
balizko ukrainar hautagaitza bati ezetz esan diote erreferendumean, bien
bitartean, Austrian, hautagai aurrerakoi moderatuak ozta-ozta irabazi
ditu hauteskunde presidentzialak eskuin euroeszeptikoaren aurrean.
Bruselak hautetsontzietan maiz jaso ditu zaplaztekoak, besteak beste,
Danimarkan, Erresuma Batuan, Herbehereetan, Frantzian, Irlandan edo
Grezian. Jaso ez dituenean, adibidez Lituanian, EBn sartzeko buruturiko
erreferendumean, inork gutxik jarri zizkion tatxak plebizitu autoritario
moduko formatuari: ideologia eta propaganda bakarra hedabideetan,
legeak aldatu ziren bi egunetan bozkatu ahal izateko, eta azkenik,
bigarren bozketa egunean partaidetza minimora iristeko modurik ez
zegoela ikusita, herrialdeko enpresari handienak hedabideetan zabaldu
zuen pasaportean bozkatu izanaren zigiluarekin etortzen ziren
herritarrei bere hipermerkatu eta supermerkatuetan txokolatea,
garagardoa edo garbitzeko xaboia banatuko zitzaizkiela. Mendebaldearen
esanetara ez dagoen beste herrialde batean hori gertatuko balitz,
Europar Batzordeak eta hedabideok 24 ordu emango genituzke estatu hori
estigmatizatzen.
EBk Syrizak Grezian garaitu ostean izerdi gehiago bota behar izan zuen, baina tira, indarkeria militarra izan ezik, dauden gainontzeko indarkeria mota guztiak erabili ostean oinperatu zuen. Oraingoan ekainaren 23an Erresuma Batuak bere sezesio erreferenduma egingo du eta kasu horretan edozein emaitzak kaltetuko du EB erreala.
EBk Syrizak Grezian garaitu ostean izerdi gehiago bota behar izan zuen, baina tira, indarkeria militarra izan ezik, dauden gainontzeko indarkeria mota guztiak erabili ostean oinperatu zuen. Oraingoan ekainaren 23an Erresuma Batuak bere sezesio erreferenduma egingo du eta kasu horretan edozein emaitzak kaltetuko du EB erreala.
Baina erreferendumean ez bada baiezkoa ateratzen, bada beste bide
bat, berriro egiten da baietz atera arte edo zuzenean Europar
Konstituzioa Lisboako tratatuan mutatzen dugu konstituzioaren alde ilun
eta neoliberalenak inposatuz eta onura federalista eta demokratizazio
bidekoak baztertuz. Erantsi horri azken hau ez dugula utziko bozkatzen,
ez baita konstituzioa. Imajinatu bere garaian Hugo Chavezek konstituzioa
aldatzeko galdu zuen erreferenduma eta gero, bigarren erreferendum
saiakera egin izan balu.
EBk Syrizak Grezian garaitu ostean izerdi gehiago bota behar izan
zuen, baina tira, indarkeria militarra izan ezik, dauden gainontzeko
indarkeria mota guztiak erabili ostean oinperatu zuen. Oraingoan,
ekainaren 23an Erresuma Batuak bere sezesio erreferenduma egingo du eta
kasu horretan edozein emaitzak kaltetuko du EB erreala. Erresuma Batua
estuen klubean geldituko balitz, oso baldintza partikularretan izango
litzateke, baina seguruenik Ekialdeko herrialde batzuek antzeko estatus
eskaera egingo lukete. Irtengo balitz gauzak ez lirateke gehiegi
aldatuko ikuspegi materialetik, Norvegia edo Suitzari so egitea baino ez
dago. Azken batean, azkeneko urteetan EBk ez da gai izan proiektu
propio bat garatzeko eta bazkideei balio propio erantsia eskaintzeko.
Erresuma Batua beti izan da barne saboteatzaile bat, askotan AEBek hori
erabili dute europar federatze prozesua oztopatzeko. Horregatik, Obama
oso haserre dago Erresuma Batua EBetik atera ahal izateko
posibilitatearekin.
Halere, EBren noraeza Ekialdeko herrialdeetara zabaltzearekin etorri
zen. Hauek ez ziren europar federalista zaleak, baina Mendebaldeko
blokean sartzeko bidesari bezala ikusi zuten integrazioa. Une honetan,
berriz, badira zenbait herrialde ez dutenak garbi ikusten zertarako
balio duen EBn egoteak, ez bada soberania galtzeko. Adibidez, 2004tik
gertatu diren hedapen guztietan lehenengo NATOko kide bilakatu behar
izan dira herrialdeak, ondoren EBko kide bilakatzeko (Zipre eta Malta
salbu). Gauzak horrela, Erresuma Batua EBetik aterako balitz, eragin
nagusia sinbolikoa litzateke. Europa Ekialdeko herrialde batzuek ikusiko
lukete posible litzatekeela EBtik kanpo egotea eta Mendebaldearen parte
izatea NATOren bitartez. Horrek EBren txikitze bat ekarriko luke, eta
batez ere, AEBen eraginaren gutxitze bat. Agian jokaleku horretan EB
indartu, trinkotu eta autonomoago bat osatu zitekeen, hortik dator akaso
iparramerikar eliteen beldurra Brexitari.
Argia.eus
No hay comentarios:
Publicar un comentario