Oso eremu
estura mugatzen da kapitalismo errealaren diskurtsoa ekintza terroristak
jazotzen direnean. Horretan, behintzat, alde nabarmena dago Barack
Obamaren eta Manuel Vallsen artean. Donald Trump —Zizek-en aburuz,
programa arrunta duelako ahoberoa den hautagaia— saiatu da Obamaren
ahoan «terrorismo islamiar erradikala» hitzak jartzen. Eta hitzok esaten
ez bazituen, ondoez baten seinale zela terroristekiko nolabaiteko
gertutasunarengatik.
BFM TVko ordu txikietako tertulian ere argitu dute zergatik ez duen Obamak tonua eta hiztegia aztoratu Orlandoko hilketak: ezin da hunkitu aurreko 19 tiroketetan hildakoengatik baino gehiago, ezta bere agintaldia amaitu aurretik gertatuko den 21.ean baino gutxiago. Ongi daki AEBek armagintza zibilarekin duten aferaz.
Antipodetan dago Manuel Valls. Jada ez daki nola adierazi gehiago bere emozio erraldoia. Urtebete darama legeak gogortzen. Determinaziorik gogorrenetik determinazio gogorragoa adierazten kamaren aurrean. Amonak lurrera botatzen ditu poliziak Parisen, baina Marseilla hankaz gora jartzen diote 100 errusiarrek. Bortizkeria poliziala exijitzen diote Errepublikarrek —13.000 poliziako murrizketa bat egin omen zuten Sarkozyren garaian—. Ikasleei makilakadak ematen dizkiete agenteek, baina atseden garaian, labanarekin hiltzen ditu jihadak poliziak.
Emozioen antzezpenean Frantziak Israelgo gatazka etxera ekarri du. 1968an harlauzen azpian itsasoa zuen Parisen, 2015ean Tel-Aviv sur Seine ospatu zuten. Zerbaitengatik dago Frantziako Lehen Ministroa —bere emaztearen bidez— «eternalki lotuta Israelengana, quand même!».
Pilotorik gabe bonbardatzen du Mendebaldeak Afrikan. Orain jihadak ere badu low cost aldaera. Eta egunotan Obamak izan duen patxada, gaiak sakon ulertzeko gogoa, kutsagarria izan beharko litzateke.

Berria.eus
No hay comentarios:
Publicar un comentario