antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2016/06/01

PUBLIKOKI PLAZARATU DA EZKER ABERTZALEAREN KRITIKA Xabier Letona

"Askatasunaren Bideanek plazaratzen dituen kritikak ez dira berriak eta hainbat moldetan gizarteratu dira azken urteetan. Horietako ezagunenak amnistiaren inguruko diskurtsoan egituratu dira, batez ere Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduaren bidez. Iraultzaileen Bilguneak edo Ibil moduan ezagututakoa ere sortu zen 2013an eta ANV-EAE historikoaren ideiei helduz, Euskal Ekintza erakundea 2015eko abuztuan. Izaera anitzeko ekimenak dira aipatutakoak, baina Sorturen ibilbidea egurtu izan dutenak."

             Askatasunaren Bidean sortu da eta honekin ofizialki gauzatu da egiazkoa zen ezker abertzalearen barruko zatiketa politikoa. Horrek erakusten du Euskal Herria ez dela beste herrialde batzuetatik oso desberdina, hainbatetan pentsatu eta aldarrikatu izan den kontrara. Irlandan ere eman zen prozesu hori, aski giro gordinagoan gainera, Sinn Féin eta IRAtik aldendu zirenek borroka armatuarekin jarraitu baitute.

Borroka armatua da euskal gizarteko alor mediatikoak begiratu izan duen puntu nagusietakoa. Zer gertatuko da? Askatasunaren Bideanek Bilbon egindako agerraldi publikoan argi utzi zuen ez dutela horretaz hitz egin; alabaina, iradokitzen da ez dela lehentasunen artean, aipatu zutelako ezker abertzaleak baduela nahiko masa kritiko beste era batera antolatzeko. Aurkezpenerako ateratako agirian, dena den, argi antzematen da haiek ez diotela inori esango nola borrokatu behar den edo nola ez: “Euskal Estatu Sozialistaren bidean, Euskal Herria askatzeko borrokan, nork bere tokia har dezala, gogo eta indarren arabera”.

Legitimitate borroka garrantzitsua ematen ari da ezker abertzalearen baitan eta Bilbon ere talde esanguratsuak lagundu zuen aurkezpena, 50en bat preso eta errefuxiatu ohik. ETAren jarduera armatuaren amaiera ekarri zuen estrategia bideratu zutenen aurkako kritika oso gogorra egin du talde berriak. Ezker Abertzale ofiziala dei genezakeena –Sortu, LAB, Ernai– politikoki larrutzen du, funtsean traizioa leporatuz eta hauen izaera Bergarako Besarkada, Santoñako errendizioa edo ETA pm, EIA eta Euskadiko Ezkerrarekin parekatuz.

Ezker abertzale ofizialak jadanik oso aspaldi erabiltzen ez duen Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren militantetzat jotzen dute euren burua eta “lotsagarritzat” hartzen dute Sorturen jarduera eta norabidea. Denbora mugarria ere finkatu dute: traizioaren hasiera sinbolikoa 2009ko azaroan Altsasun legez kanpoko ezker abertzaleak “Mitchell Printzipioak” onartu zitueneko prentsaurreko jendetsua izan zen. Harrez gero, ezker abertzalean bi joera garatu direla iritzi diote, “alde batetik erreformista, oportunista zein instituzionalista eta bestaldetik abertzale sozialista iraultzailea”. Lehena nagusitu da ezker abertzalearen erakundetzean, eta orain bigarrenak lehia politikorako atea ireki du.

Askatasunaren Bideanek plazaratzen dituen kritikak ez dira berriak eta hainbat moldetan gizarteratu dira azken urteetan. Horietako ezagunenak amnistiaren inguruko diskurtsoan egituratu dira, batez ere Amnistiaren aldeko eta Errepresioaren aurkako Mugimenduaren bidez. Iraultzaileen Bilguneak edo Ibil moduan ezagututakoa ere sortu zen 2013an eta ANV-EAE historikoaren ideiei helduz, Euskal Ekintza erakundea 2015eko abuztuan. Izaera anitzeko ekimenak dira aipatutakoak, baina Sorturen ibilbidea egurtu izan dutenak.

Era askotako kritika emaria jaso du Sortuk azken urteetan, bai bere baitatik bai herri mugimenduei loturako sektore zabaletatik ere. Zenbaki honekin batera argitaratu den LARRUNen ere –“Ezker abertzalea berpentsatzen”– irakurri daitezke horietako batzuk, hamaika gaztek egindako hausnarketetan. Abian prozesuarekin eztabaida bideratu nahi izan dute Sortu, LAB eta Ernaik, eta ikusteke dago honek zer emaitza emango duen edo zein neurritan lortuko den krisi sakona bizi duen ezker abertzale ofizialaren berregituraketa. 

Oraingoz ez dirudi korronte hauek ezker abertzale nagusiaren hegemonia gainditzeko adina indar dutenik, baina lehia ematen ari da esparru askotan eta disidentzia gorpuztu ahala, hauteskunde borroka ere ezin da baztertu. Ez da Askatasunaren Bideanen lehentasun esparrua, baina ate hori ere parez pare irekita geratu da.

http://www.argia.eus
 

1 comentario:

manu dijo...

Eskerrik asko lau txakurren txioa eta zaunka hauspotzearren. Txintik ere ez zure aldizkarirako.

Archivo del blog