"Kapitalismoa batez ere polarizazioa baita, alde batetik, aberastasunaren kontzentrazioa, segurtasuna eta kontsumoa munduko aberastasunaren %83 aren jabe den %10eko biztanleria horrentzat eta bestetik langabezia, prekarietatea, miseria pentsioak eta osasuna, hezkuntza zein oinarrizko elikadurarako zailtasuna ...pobrezia azken finean (munduko populazioaren %50a soilik planetako aberastasunaren %2aren jabe da)."
Azken egunotan Iñigo Urkullu lehendakaria zein Beatriz Artolazabal Gizarte politika eta enplegu sailburua Lanbide-arteko Gutxieneko Soldatarako (LGS) dekretatuta dagoen %8ko igoera Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Gobernuak ez diola Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari (DBE) ezarriko esaten entzun ahal izan ditugu, euren legean bertan horrela jasota badago ere. Horren ordez, Kontsumoko Prezioen Indizearen (KPI) igoera aplikatuko diote igoera honek erosteko ahalmena eta “bizi baldintza duinak” ziurtatzen dutela gaineratuz.
Azkeneko urteetan DBE jasotzeko baldintzak etengabe gogortu ez ezik azkeneko hiru urtetan honen diru kopurua lege kolpez (aurrekontuen bidez) %21a jaitsi duten bitartean (urtero %7a 2014, 2015 eta 2016 urteetan) horrelako adierazpenak egitea gutxienez zitala bada. 2008an DBE-jasotzaile kopurua 29.585ekoa bazen, 2016ko abenduan kopuru hori 63.797ra igo da. Pertsona guzti hauen artean 46.150ek NANa espainola dute. Honek migranteei egoeraren erantzule izatea egozten dieten diskurtso xenofobo eta arrazistak gezurtatzen ditu. 2008an aurrekontuak 222,2 miloi euro bideratzen zituen DBEra, 7.510 eurokoa zelarik bataz besteko diru kopurua pertsona bakoitzarentzat. 2016ko aurrekontuak 378,5 milioi bideratu zituen, hots, pertsona bakoitzarentzat 5914 euro. Hau murrizpen larria da, batez ere krisia deitu zuten herri langilearen kontra bideratutako neurri pila kontutan hartzen badugu. Egoera hau bereziki larria da kide bakarreko familietan, erreferentziazko pertsona emakumea denean areagotzen delarik. Gazteak; migranteak; langabetuak; pentsionistak (63.797tik 15.817, hauen artean 10.737 emakumeak dira); eta gero eta gehiago “langile pobreak” deituriko klase sozial “berri” hori (12.570; 8.221 emakumeak dira).
Kapitalismoa batez ere polarizazioa baita, alde batetik, aberastasunaren kontzentrazioa, segurtasuna eta kontsumoa munduko aberastasunaren %83 aren jabe den %10eko biztanleria horrentzat eta bestetik langabezia, prekarietatea, miseria pentsioak eta osasuna, hezkuntza zein oinarrizko elikadurarako zailtasuna ...pobrezia azken finean (munduko populazioaren %50a soilik planetako aberastasunaren %2aren jabe da). Krisia deitutakoarekin areagotu den egoera. EUROSTATek erabiltzen duen metodoaren arabera, 2015ean Europar Batasunean (EB) 123 milioi pertsona pobrezian eta bazterketa arriskuan bizi ziren; horietatik 13,4 milioi Estatu espainolean (populazioaren %29a). Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanleriaren %1,67ak, aberastasunaren %44,78aren jabe dira. Bitartean herritarron %8a hilabeteko 500eurotik beherako diru sarrerekin bizi da, eta %36,33a pobreziaren mugaren azpian kokatzen da.
Egoera honen aurrean, ezin gara DBEren murrizketaren kritika hutsean geratu; ezta azkeneko urteetan pairatzen ari den murrizketaren kritika hutsean geratu ere. Eraso guzti hauek salatzeaz gain, argi eta garbi utzi behar dugu, DBEa indarrean dagoenetik baieztatu den bezala, prestazio ekonomiko honek ez duela inolaz ere pobreziaren arazoa konpontzen laguntzen.
Elkartzen-ek urteak daramatza erreklamatzen pobreziaren muga definitu eta zehazteko irizpide homogeneo bat ezar dadin. Europako eta estatuetako instituzioek pobreziaren mugaren ezarpena erabili daitekeen errenta baliokidearen medianan oinarritzen dute; hau da, populazioaren gehiengoarentzako soldatetan. Jakinda 70. hamarkadaren erdialdetik, sortutako aberastasunean soldatapeko biztanleriaren esku-hartzeak behera egin duela kapitalak bereganatutako zatia asko hazi den bitartean: 1977an soldatapeko biztanleriaren ordainsaria BPGaren %67,3a zen, 2012an portzentai hori %48,6ra jaitsi delarik, gure proposamenak per capita BPG-etan oinarritutako soldatak indexatzearen alde egiten du:

- LGS inoiz ez litzateke per capita BPG-aren %50 baino baxuagoa izan behar.
- Prestazio bat bera ere ez litzateke inoiz per capita BPG-aren %37,5 baino baxuagoa izan behar, pobreziaren mugatzat hartzera pasatuko litzatekeelarik.
BPGak sortutako aberastasuna zenbatzeko dituen mugez jabetzen bagara ere (ez du zenbatzen iruzur fiskala, ezta ezkutuko ekonomia ere, eta are gutxiago jendartea sostengatzen duen lan erreproduktiboa), eta hel daitezkeen ekarpenei zabalik egonda, metodo honen bertutea azpimarratu nahi dugu: aberastasunaren banaketa bere sorrerara lotzen duela.
Egia da pobreziaren mugaren gainetik egongo diren prestazio edo gizarte soldatekin ez dugula pobreziarekin bukatuko. Pobreziarekin era integralean bukatzeko, esplotazioarekin bukatzeko lan-baldintza duinak bermatzea, etxebizitzen gehiegizko prezioei eta alokairuei muga jartzea… nahitaezko neurri bakar batzuk dira. Itzartzeko ordua da, kontzientzia hartzeko ordua, sistemari era kolektibo baten aurre egitekoa.
Latxe Uranga Elkartzeneko kidea
Euskal Herrian, 2017ko urtarrilaren 13an
No hay comentarios:
Publicar un comentario