1936ko data esanguratsutik 80
urte igaro diren honetan, une hartako Nazioarteko Brigadistak gogoan
ditugularik, mugarik ez duen inperialismoaren eta faxismoaren aurka eta
mugarik ez dugun herri langileon askatasun, berdintasun eta
elkartasunaren alde, demokrataz ta bakezalez aurkezten zaizkigun
hiltzaileen sarraskien biktima diren herri guztien sufrimenduaren
garrasia gure egiteko joan behar gara Bilbora
Datorren urtarrilaren 23an elkarretaratze
bat dago deituta Bilboko Gran Viako 45.zenbakian, Moyua Plazako Gobernu
Zibilaren atzekaldean dagoen Privat Bank banketxe ukrainarraren
egoitzaren parean. Abendutik martxan dagoen giza laguntzarako bilketa
eta elkartasun kanpaina berri baten baitan kokatzen da Euskal Herria-Donbas Komiteak eta mugimendu antifaxistak
antolatutako deialdi hau. Bere helburua oso argia da: Ukrainako Junta
oligarkiko eta nazi-faxistak Bilbon duen ordezkari baten egoitzaren
esistentzia baliatzea Donbass lurraldeko Donetsk eta Luganskeko herri
errepubliketako erresistentzia antifaxistaren alde eta Europar Batasunak
eta Amerikako Estatu Batuek finantziatutako, armatutako eta babestutako
erregimen sarraskizalearen aurka herri langilea mobilizatzea Euskal
Herrian.
Privat Bank horren sortzaile eta akziodun
nagusien artean dago Igor Kholomoisky. Jatorri judutarra duen pertsonai
hau, Ukrainako erreakzio oligarkikoaren adierazpen borobilena da, Azov
bataloi nazi-faxistaren sponsor nagusia eta sionismoak lurralde hartan
duen ordezkaririk gorenetakoa. Lobby sionistaren instituzio ezberdinak
ekonomikoki bideragarri egiten ditu Kholomoiskyk. Ukrainako gizon
aberatsenen zerrendan hirugarren tokia okupatzen du eta bankari bezala,
primeran ari da bere zeregina betetzen, oligarkiaren botereari herri
antolaketa eta borroka demokratikoaren bidez aurre egiten diotenen
aurkako indar mertzenario hiltzaileak sortuz eta mantenduz.
Donbass eskualdeko egoera tamalgarria,
herri langile xume bati inposaturiko eraso militarra alegia, luzera
jotzen hasten da. Mozorrotutako estatu kolpea eman zenetik Kieveko
Maidaneko udaberrian, oinarrizko edozein eskuliburuk nazi-faxistatzat
joko lukeen erregimen berriak, Stepan Banderaren ondarea berrezarri du
politika instituzionala eta jendartearen egunerokotasuna argitzeko
iparrorratz gisa. Armada naziaren okupazioa jasan zuenean Ukrainak,
botere boltxebikearen aurkariak batu zituen Banderak UPA deiturikoan,
arrazan eta mitoetan oinarritutako ikuskera ultranazionalistak bultzatuz
ukrainar nazioaren inguruan, okupatzaileekin bat eginez. SESBak
Ukrainar errepublikaren lurralde auziari aterabidea eskeintzeko,
Ukrainar Errepublikaren antolaketan eta bere kultura bultzatu eta
sendotzeko asmoz buruturiko prozesuan erabilitako metodologien
egokitasunaz ez gara arituko oraingoan. Ezta SESBaren eraispena eman
zenetik errusiar kapitalismoak gatazka honetan izan ditzakeen aldeko edo
aurkako aldagaien inguruan ere.
2016 honetan oso argi izan behar dugu
inperialismoak herri langileak esplotatu, elkarren aurka egin eta
suntsitzen jarraitzeko instrumentalizatzen ari den baliabideak arsenal
ideologiko atzerakoienarenak direla, izan fundamentalismo erlijiosoak,
muturreko aberkoikeriak, xenofobia ala arrazen menderaezintasuna.
Donbass: 11 mila zibil hilik, beste 17 mila gehiago zauriturik, bi
milioi lagun deserrian. Ukrainar estatua: 200 antifaxista, komunista,
sindikalista eta kazetaritik gora basatiki erailak edota bizirik erreta
Odessako 2014ko sarraskian eta bestelako ekintza faxistetan, ideologia
eta antolaketa komunista eta langileriaren antolakunde ezberdinen legez
kanporatze eta espetxeratzeak, homosexualen aurkako jazarpen eta erasoen
biderkatzea, bestelako minoritateen aurkako legeria eta bortxa, garai
sobietarreko ondare historiko, politiko eta kulturalaren erabateko
“garbiketa”,…. Hau dena EBak eta AEBk bultzatuta eta euren adar
militarra den OTANek armatuta eta babestuta. Herrien aurka, eta kasu
zehatz honetan, europar Ekialdeko baliabide naturalen kontrola eta
Errusiari estatu ezberdinekin zituen harreman ekonomikoak oztopatzeko
helbururarekin Mendebalde kapitalista guztia burutzen ari den jazarpen
inperialista errukigabe agertzen da kasu honetan, behin eta berriz herri
langileak maltzurki erabiliz eta elkarren aurka xaxatuz egitasmo
krudelenen mesedetan ari direlarik. Eskuineko zein “ezkerreko” hedabide
konbentzionaletako esatari eta kazetariek Errusia eta Ukrainaren arteko
gatazka bat aurkezten digute, azaleko baieztapen zozo batzuen bidez
munduko langileok bertan gertatzen ari denaren aurrean itsu, mutu eta
gor gera gaitezen eta aurreiritziz beteriko baieztapen okerrak plazara
ditzagun.
Larunbata 23an Gran Viako Privat Banken aurrean elkarretaratzeko deialdiari
positiboki erantzuteko deialdia eginda, beste alde batera ez
begiratzeko dei xumea egin nahiko genuke. 1936ko data esanguratsutik 80
urte igaro diren honetan, une hartako Nazioarteko Brigadistak gogoan
ditugularik, mugarik ez duen inperialismoaren eta faxismoaren aurka eta
mugarik ez dugun herri langileon askatasun, berdintasun eta
elkartasunaren alde, demokrataz ta bakezalez aurkezten zaizkigun
hiltzaileen sarraskien biktima diren herri guztien sufrimenduaren
garrasia gure egiteko joan behar gara Bilbora. Besteak beste, duela 30
urte Euskal Herrian NATOri emandako ezezko borobila kalean, modu
praktiko batean biziberritzeko aukera aproposa iruditzen zaigu
urtarrilak 23ko hitzordua. Gaur egungo Ludmila Pablichenko eta Vasili
Zaitsev guztien alde, zapaltzen gaituzten estatuek ordaindutako bonbek
suntsitutako eskola eta erietxerik gabe noraezean dabiltzan ume eta
agureen alde, duintasunagatik eta kontzientziagatik borrokan dauden
milizia antifaxista guztien omenez eta Euskal Langile Herriaren
elkartasunez beteriko arima antinperialista eta borrokalariari hauspoa
emateko, elkar ikusiko dugu Bilbon datorren 23an sionismo faxistaren
jabetza den Privat Bank erakunde kapitalistaren aurrean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario