2009-11-13
Identité nationale hartaz eztabaidan hasi dira, pür et dür izanez aukeratu elkarte, kide eta arduradunak. Immigraziotik isuri jendeekin probintzietakoekin egina errepikatzea dute xede, Fillon lehen ministroak parlamentuan agertu bezala. Gorroto eta mesprezu berdinarekin. Hizkuntzak eta jatorrizko kulturak ezabatu bezain erridikuluz jantziz, hala nola jostatu zuten bretoiekin becassine pertsonaia sortuz.
1970an probintzietako auherrak frantses bihurtarazteko mekanismoak ikertuz Comment peut-on être breton liburua publikatu zuen Morvan Lebesquek, Essai sur la démocratie française zekarrela obrak azpi-titulu gisa. Lan ukigarri hori faxismoa darion gaiaz ari direnen eskuetan jartzea komeniko litzateke, hiritar erditzat zeuzkatenen gorputzetan nolako zauri eta ahalkeak txertatu ziren ikusteko. Oroitu kanakiarrak antropofago antzera presentatu zituztela 1931ko erakusketa kolonialean, Karambeuren aitona barne zela.
Frantsesentzat mintzairen, larru koloreen, erlijioen eta klase sozialen arteko balore zurubia bada oraindik, minberatsua. Bekazina berriaren irudia zizelkatuko dute eta segur aski burka eramanen du, debadioaren norabideak ez baitu inorentzat misteriorik.
Emana dugu jada.
No hay comentarios:
Publicar un comentario