Joseba Otondo
GAUR8
Kiev Iruñetik 3.000 kilometrorat dago.
Europako geografia fisiko eta sozialaren parte da, baina nonbait, ez
ikusiarena egin nahiago dugu. Bitxia da, baina Euskal Herrian Europako
ezker eta herri mugimendurik indartsuenetakoa dagoela aditu dugu, franko
modu handiustean –bidenabar erranda–; ba, hori minimoki egia bada
–ikaragarriak garela–, ulergaitza da pasatzen ari denari buruz egiten
ari den jarraipen mediatiko eta politikoa. Nonbait afera sobera
konplexua da eta hemendik aski ideologizaturik eta aurreiritziz josia
ikusten da: ez gaitezen gureak ez diren aferengatik mokoka hasi. Hori
izan da, orobat, Ukrainakoari iskin egiteko orain artioko argudiotegia.
Kezkagarria. Ukrainan kezkatzeko moduko
elementu aunitz daudelako. Eta guri bi kontuk bereziki kezkatu beharko
gintuzkete: eskuin muturreko taldeen indarra eta NATOren edo bertze gisa
erranda inperialismo euroamerikarraren jokabidea. Eta bi horiek diot
Europan pizti arrea pizten ari dela dirudielako eta egiturazko krisi
testuinguru zakar honetan irtenbide posibleetako bat gure kontinentean
erroak dituen mugimendu horretatik etorri daitekeelako. Eta NATO diot,
zeren nahiz hegoaldeko Euskal Herritarrek erreferendumean arbuiatu,
praktikan Espainiako eta Frantziako estatuen bitartez egitura
inperialista horretan baikaude eta natur baliabideen eskasi eta
agorraldi fasean mundu mailako hainbat baliabideren gaineko ageriko edo
isilpeko borroka hasi baitu. Bistan da inperialismoa, barnerat begira,
hala nolako demokrazia burges forma batzuekin uztartu daitekeela,
Europ
ar Batasuna adibidez. Kanporat begira, haatik, fase honetan
ekofaxismoaren forma hartzen hasi da. Munduko baliabideei buruzko
borroka, gero eta toki gehiagotan, gerra forma hartzen ari da. Horren
gaineko gogoeta, nahiz eta ondorioa iritzi kontrajarriak izan, ez da
saihesten ahal.
No hay comentarios:
Publicar un comentario