antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2014/11/02

MASEN SIKOLOGIA FAXISMOAN

"...haurtzaindegiak, eskolak, familia autoritarioak, espetxeak, kuartelak, hospitalak, zoroetxeak, komunikabideak eta baita hipermerkatuak ere, Botereak erabiltzen ditu jendea beren onurarako moldatzeko."

Jesús García Blanca (La Línea)
Ekintza Zuzena aldizkari libertarioa

Hau da Wilhem Reich, mugimendu ekologista eta pedagogi askatzaileen aintzindari izan zen mediku, sikiatra eta zientzilariaren liburu ezagunetako baten titulua.

1933. urtea zen Reich «zerk oztopatzen du jendearen erantzunkizunaren kontzientziaren garapena?» galderari jarraiki faxismoaren garaipenaren gertakaria aztertzera jo zuenean. Funtsean, aurkitu zituen erantzunak hauek dira:
Gosez dagoenak zergatik osten duen edota zapaldutako langile bat zergatik dihoan grebara azaltzea erreza da. Zaila dena ordea zergatik ez duten goseti guztiek osten edota zergatik ez duten zapaldutako langile guztiek greba egiten da.

Masen sikologiak galdera hauek erantzuteko oinarrizko baliabide bat eskeintzen digu, eta gerra edo Hitler eta Mussolini bezalako buruzagi autoritarioak agintera heltzea bezalako gertaerak azaltzen lagundu: aginte sozial guztiek beren osagaien masan beren helburuak lortzeko behar dituzten izaeren estrukturak sortzen dituzte.


Garbiago esanda: haurtzaindegiak, eskolak, familia autoritarioak, espetxeak, kuartelak, hospitalak, zoroetxeak, komunikabideak eta baita hipermerkatuak ere, Botereak erabiltzen ditu jendea beren onurarako moldatzeko.
Azkenean Reichek berak erabilitako hitzekin defini genezakeen hiritar masa bat geldituko da: «norenak diren axola ez duen esklabuak». Hau da, beraien askatasun eta duintasuna sal-tzeko prest dagoen jendea.
Argi dago gaur egun ez dugula uniforme beltzik, esbastikaz betetako estandarterik edo beso gogorrik ikusiko: denborak aldatu egiten dira. Baina hainbat gertakari meatxugarrik faxismo berri baten berpiztea erakusten digute:

Informatika makinen modu eta erak ezartzen ari da, gure harremanetan gogoetarako denbora desagertaraziz, guzti hau libururik irakurtzen ez duen eta telebistak dotrinapean dituen jende multzo handi bati loturik dagoelarik.

Hirugarren mundua delakoa eta hainbat kontinentetako gutxiengo indigenak bazterketa basati bat eta oinarri arrazista duen desegite sistematikoa jasaten ari dira.

Inor ere ez da besteen min eta sufrimenduaz arduratzen: jendea guztiz kokilduta dago elkarbanatu, erlazionatu eta benetan bizi beharrarekin, eta berehalako biktimak komenigarri zaien ardura gabe uzten dituzten haurrak dira.

Gure gazteak engainatu egiten dituzte, alekzionatu, kontsumo eta utziduran barna noraezean dabiltzan bizi-hildako bihurtuta.

Axolagabekeria osoa eta erabiltasun hotza gure komunitateen diru eta deshumanitate izaera definitzen duen txanpon baten bi aurpegiak dira.

Gure kale, parking, komertzio, taberna eta plazak konzentrazio zelai baten propio diren paramilitar ejerzito, borraz ornitutako zaindari, gordetako kamara etabarrez beteta daude.

Bukatzeko, botere ekonomikodun estruktura handien (FMI, BM) nagusitasunari esker ematen den boterearen globalizazio beldurgarria edo suntsiketa gordinaren bidezko erresistentzia kasuak, Heriotz Artefaktuen Merkatuko azken eskeintzei irteera ematen zaielarik.

Inondik inora, ez da egia arazoei aurre egiteko dirua behar denik, askoz garrantzitsuagoa den zerbait da behar dena: ahulen ondoan egoteko gizakiok dugun ahalmena, geure onura lortzeko maspildu beharrean.

Partidu faxistak boterera heltzeko eman ziren gertaera berberak, Reichek bere liburuak jaso eta salatu zituenak, antzeko gertaera sortzen ari dira orain ere maila guztietan: herrialde bat zanpatzeko inongo zalantzarik ez duen planeta mailako Orden Mundial deritzan batetik hasi eta nolabaiteko onura aterako dutenek bultzatutako herri mailako mikrodiktaduren ezarpeneraino, inertzia, desilusio eta ekintzarako ezeztatuta dauden «gizaki nimino» multzoek onartzen dituztelarik.

Utzidazue beraz sentitzeko, pentsatzeko, emozionatzeko eta bizitzeko gai zaretenoi deialdi hunkigarri, premiazko eta era berean esperantzaz betetakoa egin diezazuedan. Bidezkoa ez den gizarte honen oinarriak behin betirako aldatzeko borroka gaitezen. Ez orain erabaki dezakegunongan pentsatuaz, baizik eta egin ezin dutenengan. Gure seme-alabei bertan bizitzea merezi duen lekua utz diezaiegun.

No hay comentarios:

Archivo del blog