antikapitalismoa-autogestioa-oroimena-komunismoa-herrigintza-duintasuna-formakuntza-asanblada-autodeterminazioa-parekidetasuna-borroka-elkartasuna-okupazioa-eztabaida-sozialismoa-lurralde batasuna-antinperialismoa-autonomia-iraultza-euskara-amnistía-internazionalismoa-langileria-kultura-erresistentziak.... KONTAKTUA: izartubuletina@gmail.com




2016/01/31

ANGELA DAVIS: INTERNAZIONALA Hedoi Etxarte


                             Hamarnaka preso politiko egon dira AEBetan. Hamarnaka 60ko eta 70eko hamarkadetan. Baina bat da beste edozein baino ezagunagoa. Angela Yvonne Davis da eta FBIren WANTED ehizarako afixarekin egindako nikiak ere janzten ditu jendeak. Bi liburu nagusi dauzka Davis komunistak: Women, Race &Class eta Blues Legacies and Black Feminism. Alegia, historiaren ñabardurak modu konplexu batean ikertu gabe (lehenengo liburuaren polifonia sublimea da: beltzen, langileen, emakumeen AEB) eta kulturaren analisi finik gabe (bigarrenean Rainey, Smith eta Holidayren abestiak basakeriaren dokumentu gisa aztertzen ditu) ezin da askapena harilkatzen hasi.

Baina Davisen oihartzuna esplikatzeko bada beste liburu bat —If they come in the morning...— hasieratik amaierara askapen borrokari laudorio egiteko. Bere askapen kanpainaren aldeko testuak-eta biltzen ditu. Davis egon zen Vietnamen, egon zen Valentina Terexkovarekin —kartzelan zegoela gutuna idatzi zion «Zure konbikzioengatik epaitzen zaituzte, zure ideiengatik, zure mundu ikuskeragatik, justiziaren txapelduna zarelako, AEBetako nazio gutxituen eskubide berdintasunen alde egiteagatik, AEBen Asia Hego-ekialdeko eraso odoltsuen aurka borrokatzeagatik... Angela! Ez zaude bakarrik»— SESBen eta Berlin demokratikoan. Oraindik espetxean zela Lukacsek eta Europako beste 60 intelektualek idatzi zuten aska zezaten, eta preso egon zen espetxe bateko emaginak, eta Hego Afrikako ANCko Florence Mophoshok, eta Vietnamgo behin-behineko gobernu iraultzaileko Nguyen Thi Binhek. Terexkovak zioen «milioika emakume sobietarren bihotzek batera egiten zutela taupaka [Davisenarekin]».

Baina taupada unisono horiek guztiak posible izan ziren antolaketa bat zegoelako. Tokian tokikoa gainditzen zuten internazionalak zeudelako. Munduko erakundeok gabe agian beltzen xehagailuaren barruan jarraituko luke.
 
BERRIA egunkaria

No hay comentarios:

Archivo del blog