"Beren lurra eta familiak, baliabideak kendu nahi dizkieten potentzia
inperialengandik defendatzen dutenak “terroristak” deituak dira. Era
berean, Mendebaldeko Gobernuk, Estatu-kolpeak “aukeraketa zuzenak”
direla diote NDFri leialtasuna zin egiten badiote."
Anthony Freda Arte
http://euskalherria-donbas.org/
Gogoratzen al duzue gure agintariek
Sadam, Gadafi edo Assad gaizkiaren pertsonifikazioa zirela eta euren
herrialdeak “askatuak” izan behar zirela esan zutenekoa? Ziurrenik ez.
Estatubatuarrak memoria laburrekoak dira.
Nik AEBk eta Mendebaldeko beste Estatuek
euren herritarrak hiltzen dituzten Estatuen inguruko postura aldatu
dutela gogoraraziko dizuet. Orain burdinazko eskuaren politika erabat
babesten dute, biktimak “separatistak” ala “terroristak” direlako.

Are gehiago, bertan egon nahi dute.
Pentagonoak aste honetan maniobra militarrak hasi ditu ABtako
lehendakariordearen semeak euren lurretan eskisto-gasarekin fracking
egin eta lapurtzearen kontra dauden Ukrianako Ekialdeko herritar
eragoztaile horiek hobeto hiltzeko.
Beren lurra eta familiak, baliabideak
kendu nahi dizkieten potentzia inperialengandik defendatzen dutenak
“terroristak” deituak dira. Era berean, Mendebaldeko Gobernuk,
Estatu-kolpeak “aukeraketa zuzenak” direla diote NDFri leialtasuna zin
egiten badiote.
Egoera honek Guda Hotzetik ikusi ez ziren
superpotentzien arteko arrakalak agerrarazi nahi ditu. Obama kezkatuta
ageri izan da “ordena zaharra mantentzen ez delako eta ordena berriaren
arauak zeintzuk izango diren ez dakigulako”: Hitzaldi horretan, geroago,
Mundu Ordena Berria martxan jartzen laguntzen ez zituzten nazioak
(Errusia, zehazki) deitoratu zituen.
Errusia Mendebaldeak zuzendutako mundu
ordenaren artaldean sartzen ez bada, botere hauek nazioarteko banketxeen
eta gasaren inguruko Mendebaldea vs Ekialdea talkan sartuko direla.
Hemen azaltzen ditugun 25 gertakariok
gure agintariek Errusiari ordena zaharra hondoratzea egozten dieten
bakoitzean guk ahaztuta izango ditugula espero dute.
2- 2013ko azaroaren 21: Ukrainako lehendakariak Errusiarekiko ordez, EBrekiko lotura ekonomikoak estutuko zitukeen ituna bat
bertan behera uzten du. EBren aldeko protesta bortitzak antolatzen hasten dira.
6- Martxoaren 6: Obamak Ukrainako Gobernu
kolpistaren “prozesu eta erakunde demokratikoak” higatzen
7- Martxoaren 16: Krimeak Kieveko gobernu kolpistarengandik banatzeko eta Errusian sartzeko
herri-galdeketa burutzen du, %95k baino gehiagok baiezkoa esaten dute.
9- Martxoaren 24: Ukrainako lehen ministro ohi eta Mendebaldearen kuttun Julia Timoxenkoren elkarrizketa bat filtratzen da, non
errusiar denak arma nuklearrez garbitzea defendatzen duen.
11- Apirilaren 30: Kieven ezarri berri den gobernuak
17.000 milioi dolar jasotzen ditu
mailegutan NDFrekin “ekonomi erreformak egin ditzan”. (Abenduak
baldintza hobeak ematen zituen Errusiarekiko ituna deskartatuta dago).
16- Maiatzaren 27: Karguan daraman bigarren egunean, Ukrainako lehendakari berriak ekialdeko ukrainarren kontrako
“operazio antiterrorista” hasten du.
19- Ekainaren 26: Txinarekin kontratuak sinatzeko Gazpromek
dolarra merkatzeko konpromezua hartzen du.
20- Ekainaren 27: EBk Ukrainarekin, Georgiarekin eta Moldaviarekin
Elkarkidetza Itunak sinatzen ditu.
21- Uztailaren 15: BRICS Estatuek NDFrekin, Munduko Banketxearekin eta dolarrarekin lehiatzeko
nazioarteko garapen funts bat sortzen dute.
22- Uztailaren 17:
MH17 hegazkin komertziala Ukrainako Ekialdean zerutik tirokatua izan zen. Dirudienez
bandera faltsuko eraso bat izan zen, Mendebaldeak Errusiari leporatu zion erasoaren erantzukizuna YouTubeko bideo faltsuak erabiliz.
25- 2014ko uztaila: Pentagonoak Ukrainaren zonalde errebeldeetan gas zundaketarako bideak bermatzeko
plan militarra sortzen du.
Ziur aski batzuk ahaztuko nituen. Komentarioen atalean zerrenda hau betetzen segi.